Ingeles ikastaroak haurrentzat

Haurrentzako ingelez ikastaroak Santurtzin bertan jaiotako irakasleekin.


Metodologia

3-12 urteko haurrei zuzenduta. Ikastaroak oso entretenigarriak dira eta haurrek dibertitzen diren bitartean ikasten dute. Ikuspegi komunikatibo honen bitartez haurrek ingelesa erabil dezakete lehenengo egunetik. Ikasleek hizkuntz trebetasunak ikasi eta garatzen dituzte modu espontaneo eta natural batean. Epe luzera bideratuta dagoen ikasteko metodoaren lehenengo zatia da, beharrezko oinarriak finkatzen ditu ikasmaila aurreratuetara iristeko. Adinen arabera metodologia aldatuz doa, lortzen dituzten trebetasunei moldatzen.

  • Juniors, Starters: Ahozko komunikazioa funtsezkoa da. Giro atsegina sortuz, lehentasuna ematen diogu hizkuntza ikastean inguru dibertigarri eta aberasgarria izatea. Haurrek hizkuntzarekin ohitzea lortzen dute abestien, jokoen, marrazkien eta bideoen bidez.
  • Movers: Ahozko komunikazioa protagonista da, halaber idatzizko komunikazioa garrantzi gehiago dauka. Lexikoa eta esaerak hobetuz doaz; modu komunikatibo eta intuitibo batez oinarrizko gramatika egiturekin lan egiten hasten dira.
  • Flyers: Ahozko eta idatzizko komunikazioa horrenbeste garrantzia daukate. Haurrek lexikoa eta egitura gramatikal zailagoak erabiltzera ikasten dute beren lehen hizkuntzan ikasten dituzten denbora berean. Haur eta gazteen bitarteko egokitzapen ikastaroak dira, aldaketa modu atsegin baten eginez. Maila hauen ostean, haurrak Pre-Intermediate edo Intermediatera pasatzen dute.

Bertan jaiotako irakasleak. Haurrek bertan jaiotako irakasleekin klasea daukate hasieratik, garrantzitsua da zentzumenak garatzen dauden bitartean ahozko ulermen trebetasunak eta ahoskera onak modu erraz eta naturalean ikastea.

Adinaren arabera egokitutako jarduera dibertigarrien bidez komunikatzen ikasi. Ikuspegi komunikatiboaren bidez hizkuntza eguneroko bizitzako jardueretan erabiltzeko gai dira. Haurrei, adinaren arabera egokitutako jarduera dibertigarrien bidez -jokoak, abestiak, ariketak, lehiaketak, videoak- hizkuntza komunikazio tresna gisa erabiltzera irakasten zaie.

Hasieratik ahozko komunikazioari garrantzia ematen zaio. Lehenengo mailetan, klaseak% 100 ahozko komunikazioan oinarritzen dira. Starters eta Movers mailetan ahozko komunikazioa da nagusi. Starters 2 mailatik aurrera, idatzizko komunikazioa apurka-apurka ezartzen da eta garrantzi handiagoa hartzen doa haurrek bere ama hizkuntzan alfabetatzean aurrera egitean.

Arbel digitalak. Ikasgela guztiak arbel digitalekin hornituta daude; klase dinamikoagoa egiteko eta haurren arreta mantentzeko oinarrizko tresnak dira. "Arbel digitalean ariketak egiten ditugunean, haurrek pozten dira eta guztiek parte hartu nahi dute" esaten dute gure irakasleek.

Ikasgela handiak eta klase dinamikoak. Santurtzi eta Kabiezesko ikastegi bietan, haurrek ikasgelan zehar mugitu ahal izateko

Ondo ahozkatzea garrantzitsua da. Bertan jaiotako irakasle eta Jolly Phonics (arbela digitalean) sistemaren laguntzarekin haurrek ingelesezko soinu bokalikoak lortu dezaten lan egiten da. Lehen 10 urteetan hau egitea funtsezkoa da, haurrek soinu desberdinak erraz ikasten dituztelako. 11 urtetik aurrera ama hizkuntzaren soinuak sendotzen dira, beraz askoz ere zailagoa da beste hizkuntza baten soinuak lortzea.

Ekintzak ingelesez. Hiru hilabeteko birritan, haurrek gozogintzako ikastaro bat ingelesez egiten dute bertan jaiotako irakasleekin, hor sukaldeko hiztegia eta adierazpenak oso modu dibertigarrian ikasten dituzte. Honez gain, nahi duten haurrek ingeles antzerki tailerran parte hartu ahal izango dute, storytelling (ipuinak kontatzea) eta urtero eskuragai dauden horrenbeste jardueretan.

Cambridge English Young Learners azterketak. Starters, Movers edo Flyers mailak bukatzean haurrek egin ditzaketen borondatezko probak dira. Oso dibertigarriak dira eta ikasleek helburu bat eta ingelesa ikasteko gogoa izan dezatela egiten dira.


Mailak

Niveles Beginners

 


Ordutegiak

Horarios Beginners curso 2017-2018

  • Juniors: Martes y Jueves de 18:00 a 18:55

  • Starters 1:
    • Starters 1A: Lunes y Miércoles de 18:00 a 18:55
    • Starters 1B: Martes y Jueves de 17:00 a 17:55
  • Starters 2:
    • Starters 2A: Martes y Jueves de 18:00 a 18:55
    • Starters 2B: Lunes y Miércoles de 17:00 a 17:55

  • Starters 1:
    • Starters 1A: Lunes y Miércoles de 17:00 a 17:55
  • Starters 2:
    • Starters 2A: Martes y Jueves de 17:00 a 17:55
    • Starters 2B: Martes y Jueves de 18:00 a 18:55

  • Movers 1:
    • Movers 1A: Martes y Jueves de 17:00 a 17:55
    • Movers 1B: Lunes y Miércoles de 18:00 a 18:55
  • Movers 2:
    • Movers 2A: Lunes y Miércoles de 17:00 a 17:55
    • Movers 2B: Martes y Jueves de 18:00 a 18:55
    • Movers 2C: Martes y Jueves de 18:00 a 18:55

  • Movers 1: Martes y Jueves de 18:00 a 18:55
  • Movers 2:
    • Movers 2A: Lunes y Miércoles de 17:00 a 17:55
    • Movers 2B: Lunes y Miércoles de 18:00 a 18:55

  • Flyers 1:
    • Flyers 1A: Martes y Jueves de 17:00 a 17:55
    • Flyers 1B: Lunes y Miércoles de 18:00 a 18:55
    • Flyers 1C: Lunes y Miércoles de 17:00 a 17:55
  • Flyers 2:
    • Flyers 2A: Lunes y Miércoles de 18:00 a 18:55
    • Flyers 2B: Martes y Jueves de 17:00 a 17:55

  • Flyers 1: Martes y Jueves de 17:00 a 17:55
  • Flyers 2: Lunes y Miércoles de 18:00 a 18:55

Volver al inicio