Aleman ikastaroak
EB-n gehien hitz egiten den hizkuntza da, etorkizunerako aukera anitz eskaintzen dituena.
Alemanak, 100 milioi hiztun baino gehiago ditu, EB-n gehien hitz egiten den hizkuntza da. Beraz, hizkuntz erakargarri bat da eta hau ikasten ausartzen direnei aukera ugari eskainiko zaie.
Aukera profesionalak
Alemana menderatzean, lan irtenbideak ugaritzen dira eremu askotan. Teutoi herrialdea EB-ko eragile ekonomikoa alferrik ez da; Austria, langabezia tasarik baxuena duen herrialdea, eta Suitza lan baldintza hoberenak eskaintzen dituena. Herrialde hauek beren hizkuntza hitz egin ahal dezaketen profesionalen eskasia dute. Ikuspuntu hurbilago batean, hainbat enpresa daude gure inguruan alemana hitz egiten duten enpresekin lotura komertzialak dituztenak. Komunikazio kanal arin eta eraginkorrak mantendu ditzaketen langileak behar dituzte.
Turismo eta hotel sektorean diferentzia egiten duen hizkuntza da. Aleman komunitateak pisu handia du bidaiariek osatutako multzoan. Haien ama-hizkuntzan tratu izateak estimatu eta aitzakotzat hartzen dute, hotel eta enpresa handiak hau badakite eta kontuan daukate, beraz eremu honetan parte hartzen duten enpresetan lan egiteko aukerak nabarmenki handitzen dira.
Metodologia
EIDE-n hizkuntzaren ikaskuntzarako proposatzen dugun sistema, etengabeko babes eta ebaluazioaren bidez, ulermena erraztu eta ahozko eta idatzizko trebetasunak garatzen ditu.
Hizkuntzaren ahozko praktikan pixkanaka murgilduz, hizkuntza modu dibertigarri eta didaktiko batean aurkezten da eskura ditugun teknika eta baliabide ugarien bidez (arbel digitalak, entzunaldiak, simulazioak).
Elkarrekintza eta eguneroko eginkizunetarako oinarrizko gaitasunak eskuratzea lehentasuna dauka, honela zurruntasuna eta denbora mugak ezabatzen dira.
Irakasle eta ikaslearen arteko lankidetza ikaskelatik haratago joatea metodoaren arrakastaren funtsezko oinarri bat da, online komunikazioa erabilgarri dago taldearen kohesioa eta harmonia erraztuz bukatu gabe dauden lanak eta irakasgaien aurrerapenerako.
Ikasleek euren ahaleginak maximizatzen eta hizkuntza ezezagun baten esposizioaren erronkak bateratzen dituen sistema eskuragarri izatea ikuspegi zabal eta dinamiko honen emaitza da.
Halaber, mailen malgutasun eta zabalera, baita behar zehatzak lortzeko klase partikularren eskuragarritasuna ere aipagarria da.
Mailak eta ordutegiak
Aleman ikastaroak Asteartero eta Ostegunero irakasten dira hurrengo ordutegietan:
- Aleman 1: 18:30-19:30
- Aleman 2: 15:30-16:30
- Aleman 3: 17:30-18:30
- Aleman 5: 19:30-20:30
- Aleman 6: 16:30-17:30
Behin maila lortu ondoren, ikasleek Goethe Institut azterketak egin ditzakete. Goethe Institut aleman azterketak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailekin egokitzen dira.
Azterketak
- Goethe-Zertifikat A1 - Start Deutsch 1 (SD1). Lehen mailari (A1) dagozkion gaitasun linguistikoak demandatzen ditu; idatzizko proba eta ahozko ariketa txiki bat dauzka.
- Goethe-Zertifikat A2 - Start Deutsch 2 (SD2). Hezkuntzaren oinarrizko ezagutza izatea eskatzen da. Honetan, idatzizko proba 70 minutu irauten du eta ahozkoa, bikoteka egiten dena, 15 minutu.
- Goethe-Zertifikat B1. Hainbat atal ditu eta azterketa osoaren iraupena 180 minutu da. Irakurketa, entzumena, idazkera eta ahozko adierazpena ebaluatzen dituzten probak osatzen dute.
- Goethe-Zertifikat B2. [no hay nada escrito en este apartado]
- Goethe-Zertifikat C1. 215 minutoko iraupenarekin, hizkuntzaren erabateko menderatzea eskatzen duen proba pisutsua da.
- Goethe-Zertifikat C2 - Großes Deutsches Sprachdiplom. Hizkuntzaren gaitasun maila oso aurreratua eskatzen du. Lau ataletan banatuta dago eta 200 minutuko iraupena du. Irakurketa, entzumena, idazkera eta ahozko adierazpena testatzen dira.