Japoniera ikastaroak

Japoniera ikastaroak adin guztietarako eta edozein maila duten ikasleentzat zuzendutak daude: hizkuntzaren erabateko ezjakintasunetik, herrialdea ezagutzen duten edo kultura honekin harremanetan egon direnentzat. Oinarrizko gramatika eta idazketa sistemak menderatzea da helburu nagusia, pixkanaka ezagutzak garatzeko. Japoniako ohiturak eta erritualak eguneroko bizitzaren alderdi guztietan irakasten dira, Japoniako kultura sakonago ezagutzeko.

Metodologia

EIDE-n dauzkagun Japoniera ikastaroetan, bai hizkuntza eta kultura (protokoloa), instituzio eta erakunde japoniarrekin harremanak izateko beharrezkoak diren alderdiak irakasten ditugu. Denbora laburrean idazmena eta ohorezko hizkuntza menderatzea da helburua, baita talka kulturala murrizteko beharrezkoak diren kultur alderdiak ezagutzea bertan jaiotako pertsona bat bezala lanean eta bizitza sozialean jardun ahal izateko. Azpimarratu behar da hizkuntza baten ikaskuntza ez da trebetasunak eta jariokortasuna garatzea bakarrik, berezitasunak eta hainbat adierazpenen zergatia ulertzea garrantzitsua da baita ere. Hori dela eta, saio batzuetan hizkuntzaren beste alderdi batzuk azaltzen dira, esperientzia kulturala aberatsagoa izan dadin. Japoniar kaligrafia mota ezberdinak pausoz pauso irakasten dira metodo sistematiko baten arabera, hizkuntzan dauden desberdintasunak eta erabilera ezberdinak nabarmenduz.

Azterketak

JLPT azterketak (Japanese Language Proficiency Tests, siglak ingelesez) jatorrizko hiztunak ez direnen japonierazko maila ebaluatzen duten ziurtagiriak dira.
2010ean azterketa sistemaren egitura aldatu zen, hau da 1, 2, 3 eta 4 azterketa zaharrak orain N1 (proficiency), N2, N3, N4, N5 dira, azkena oinarrizkoena izanez. Ikasleek beren trebetasun eta prestakuntzaren arabera bat edo bestea aukeratu dezakete. Proba bakoitzak lau atal ditu: hiru idatzitakoak (hiztegia, gramatika eta irakurmena) eta entzumen ariketa bat.

N4 eta N5-en bidez ikasgelan irakatsi zaizkien oinarrizko japonieraren ulermena neurritzen da; N1 eta N2-k eguneroko testuinguru zabalagoetan erabiltzen den japoniera ulertzen dutela probatzen dute; beraz N3-k N4/N5 eta N1/N2 bitartean dagoen maila ziurtatzen du.

Xehetasunak:

  • N5 azterketa: 25 minutuko hiztegi atala, 50 minutuko gramatika atala eta  30 minutuko entzumen proba.
  • N4 azterketa: 30 minutuko hiztegi atala, 65 minutuko gramatika atala eta 35 minutuko entzumen proba.
  • N3 azterketa:  30 minutuko hiztegi atala, 70 minutuko gramatika atala eta 40 minutuko entzumen proba.
  • N2 azterketa: 105 minutuko hiztegi eta gramatika atala eta 50 minutuko entzumen proba.
  • N1 azterketa: 110 minutuko hiztegi eta gramatika atala eta 60 minutuko entzumen proba.

Azterketa hauek Japoniatik kanpo urtean birritan egin daitezke, Uztailaren eta Abenduaren lehenengo igandean.

Hauek dira azterketak egiten dituzten ikastegiak:

  • Santiago de Compostelako Unibertsitatea
  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
  • Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
  • Uztaileko deialdia;
  • Madrilgo Complutense Unibertsitatea
  • Granadako Unibertsitate Autonomoa

Mailak eta ordutegiak

Japoniera 1: Asteartero eta Ostegunero 18:30-19:25
Japoniera 2:Asteartero eta Ostegunero  19:30-20:25
Japoniera 3: Ostiralero 17:00-18:55
Japoniera 4: Asteartero eta Ostegunero 17:30-18:25